Berdintasunerako Zuzendaritza eta Behatokia

UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzak Kazetaritza Matxistaren Behatokia sortzeko ekimen berria babesten du, Bitartez ikerketa-talde kontsolidatuaren proiektuaren esparruan, genero-ikuspegitik egokiak ez diren kazetaritza-adierazpenak etengabe detektatzeko eta komunikazio sektorerako tresna lagungarri izateko.

Komunikazioaren sektoreak iritzi publikoa sortzeko eta balioak sustatzeko duen eragin garrantzitsuaren ondorioz, beharrezkoa ikusten da gure inguruko albisteak eta kazetaritza-mezuak genero-ikuspegitik aztertzea.

Ildo horretan, garrantzitsua da azpimarratzea, gainera, proiektua UPV/EHUko Berdintasun Planaren ildo estrategikoetako batean kokatzen dela, zehazki, hirugarren ardatzean, zeinak arreta jartzen baitu unibertsitatearen eta emakumeen eta gizonen berdintasunarekin konprometituta dauden beste erakunde eta organismo publiko zein pribatu batzuen arteko lankidetzan, sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta gure gizarteari kazetaritza eta komunikazio berdinzaleagoa eta bidezkoagoa helarazteko.

Elena Leiñena, Euskal Herriko Unibertsitateko Berdintasunerako Zuzendaritza